TXIKITIK HANDIRA Astrobiologia Zentroaren erakusketa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak “Txikitik handira” erakusketa hartuko du. Unibertsoaren irudiak, teleskopioekin jasoak, eta teknika mikroskopikoen bidez soilik beha daitezkeen fenomeno hautemanezinen irudiak konbinatzen ditu Astrobiologia Zentroaren (CSIC-INTA) esposizio horrek. Bertan ezagutzera emango dira astrobiologiaren arloan egungo zientziaren askotariko eremuen artean dauden elkarreraginetako batzuk.

Consolider-GTC proiektuaren esparruan sortutako erakusketa horretan unibertso zabalaren eta gauza hautemanezinenen irudiak nahasten dira, hainbat alorren konbinazio bikaina osatuz. Ondorioz, gaur inoiz baino gehiago, astrobiologiak elkarreragin mordoa sortzen ditu zientziaren hainbat arloren artean.

Handienaren eta txikienaren aurrean gizakiak sentitzen dituen harridurak eta bertigoak ezin azalduzko kuriositatea sorrarazten diote. Horrenbestez, zentzumenen bidez ezagutzen duen munduaren mugak gainditzen dituenari buruzko galderak pizten zaizkio gizakiari.  Gaur egun, lurrean nahiz espazioan erabiltzeko teleskopioak eraiki ditugu eta izarrak, galaxiak, nebulosak… nolakoak diren erakutsi digute. Jakin badakigu unibertsoan distantziak eta tamainak hain direla handiak, non horiek ulertzeko dugun gaitasuna gainditzen baitute. Hala, gau izartsu batek txikiagotzen gaitu. Bitxia bada ere, txikienean pentsatzeak handi sentiarazten gaitu. Helburu ñimiñoen mundua ez ei da existitzen ikusten ez dugulako, eta aurreneko mikroskopioak egin ziren arte ezin izan zen aurkitu zelula, bakteria, birus, molekula edota atomoz… beteriko mundu liluragarria.

Horrela laburbiltzen da “Txikitik handira”, gaurtik eta azaroaren 24a bitarte Parkeko eraikin nagusian bisitatu daitekeen erakusketa.

Partekatu

Beste berri batzuk