Txilek Tecnalia aukeratu du zentro teknologiko bat garatzeko
Prentsak jakinarazi zuenez, Txileko Gobernuak Tecnalia korporazio teknologikoa aukeratu du azken honek dituen Neiker eta Azti zentroen bidez, herrialde horretan Munduko Bankuaren funtsekin garatuko diren bikaintasun teknologikoko zentroetako bat ezartzeko. Neiker-Tecnaliarentzako horrek bere ereduak piztutako interesa berresten duen “nazioarteko aitorpen oso garrantzitsua” dakar berekin.