Txileko hainbat enpresetako ordezkariek Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen aldeko interesa azaldu dute

Gipuzkoa

Txileko hamar enpresa baino gehiagoko zuzendaritza-kideek Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu dute Euskadira egindako bidaiaren barruan. Alde batetik, berrikuntza, elkarlanerako teknika, talentuaren kudeaketa eta abarretarako gaitasunekin loturiko prestakuntza-ikastaroak jaso dituzte eta, bestetik, berrikuntza sustatzera bideratutako kudeaketa-estiloak eta prozesuak ezagutzen dituzten enpresa intentsiboekin elkartu dira.

Gipuzkoako Parkeko zuzendariorde nagusi Raquel Ubarrechenak eta Sustapen eta Teknologiaren Eskualdaketarako arduradun Esther Echanizek ordezkari txiletarrei azaldu dizkiete Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko egitura, handitze-proiektuak eta sortu zenetik parkeak izandako bilakaera.

Partekatu

Beste berri batzuk