Udalekuak 2019 – Arabako Parke Teknologikoa

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…

Arabako Teknologi Parkeak Hazian Kultur Elkartearekin Udalekuak edizio berri bat jartzen du martxan Arabako Teknologi Parkeko Eraikin Nagusian.

Udalekuak Programa 3 eta 11 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago. Ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango da, asteko lau bloke monografiko eta independentetan sailkatuta.

  1. Txanda: ekainaren 24tik 28ra
  2. Txanda: uztailaren 1etik 5ra
  3. Txanda: uztailaren 8tik 12ra
  4. Txanda: uztailaren 15etik 19era

Jarduera guztiak ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. Tailerrak, kirola, txangoak…

Udalekuak hasi aurretik, informazio-bilera bat egingo dute, garatuko diren jarduerak zehazteko.

Ordutegiak eta prezioak eranskinean daude.

Izena emateko epea apirilaren 15etik maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik eta online egingo da hurrengo loturaren bidez. Parkeko enpresetako langileek beherapen bat izango dute.

Izen-ematea formalizatzeko urratsak eranskinean daude.

Edozein informazio gehigarri nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen:

Informazioa zuen interesekoa izango dela espero dugu.