Unitronics, komunikazioen eta informazio teknologien Espainiako merkatuko aitzindaria den enpresak gaur, osteguna, inauguratuko du bulego berria Bizkaiko Teknologia Parkean. Horrela enpresak bere egoitzen irekitze- eta handitze-planarekin jarraitzen du, bere bezeroei pertsonalizazio maila handiagoko zerbitzuak eskaintze aldera. Unitronics-ek Erictel eta Davinci enpresak eskuratu berri ditu eta horixe bera ere ospatzen da ekitaldian. Hortaz, sektoreko enpresarik garrantzitsuenen artean aurkitzen da, batez ere ahotz- eta segurtasun-soluzioei dagokienez. Unitronics-ek bere egoitza Teknologia Parkeko 805 eraikinean jarri du.