UPV/EHUko laborategi berri batek eguzki-zelulak hobetu nahi ditu

Bizkaia

Eguzki-zelulen eraginkortasuna areagotzea, prezio lehiakorrean ahalik eta energia elektriko gehien lortzeko. Hauxe da atzo Zamudioko Teknologia Parkean inauguratu zen eguzki-energia fotovoltaikoko laborategiaren xede nagusia, bere aurrerapen teknologiko guztiak industriara eraman nahi baititu. Hala, hogeita bost aditu ikerlanean arituko dira eguzki-zelulei buruzko teknologiarik aurreratuenak garatzeaz gain, eguzki-energia fotovoltaikoa lurreko energien aurrean lehiakorra izan dadin. Laborategia UPV/EHUko Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuaren zati da eta industrian erabil litezkeen antzeko eguzki-zelulak fabrikatzen dituen Espainiako bakarra da. Gainera, eguzki-zelulak fabrikatzeko nahiz karakteritzatzeko ekipamendu sofistikatuez baliatzen da, hala nola, mikroskopioez, labeez, transformadoreez, goi-hutsezko sistemez eta uhin-luzera anitzak dituen laser estazio batez ere bai.

Partekatu

Beste berri batzuk