Urteko Komunikazio Konferentzian ALESTISen alerik onenak aurkeztu dira

ALESTIS AEROSPACEk emaitzak Jakinarazteko Urteko Konferentzia antolatu du zuzendarien eta aginte-mahaien artean AERÓPOLISeko Enpresen Zentroan (La Rinconada – Sevilla)

Bosgarren urtez jarraian, ALESTISek emaitza ekonomiko-finantzarioak hobetzen jarraitu du eta produktu guztien entrega-errekorra lortu du AIRBUS, BOEING eta EMBRAER bezero nagusien artean. A400M, A380, A330 eta C295 programetan entrega-murrizketa izan arren, ALESTISek % 5 igo du produkzio bolumena 2017ko urtearekin alderatuta, eta A350 XWB, A320, B787 eta Embraer produktuen gainerako porforlioen igoerarekin konpentsatu da.

Emaitzei dagokienez, ALESTISen salmentek, 2018an, 283 M€ erdietsi dituzte eta sortu duen kutxako fluxu askea 27 M€-koa izan da gutxi gorabehera. Bestalde, EBITi dagokionez (komertzio-funtsaren amortizaziorik gabe eta epe luzerako kontratuen irizpidea aplikatu gabe), ia-ia bikoiztu egin da joan den urtean lortutako emaitza, 19 M€ ingurukoa. Emaitza horrekin, Konpainiak, 2014an Hornitzaileen Hitzarmena berretsi zenetik igaro diren 5 urte horietan, marjinetan 140 M€ baino gehiagoko hobekuntza metatu du.

Eragiketarekin lotutako helburuei dagokienez, Konpainiak bikain bete ditu bezero desberdinen eskakizunak, eta bereziki, A350 XWB programarenak, Toulousera 95 hegazkin entregatuta. Horiek guztiak datan eta “quality gates” asebeteta dituztela.

Helburu horiek guztiak Urteko Komunikazio Konferentzian Espainia eta Brasilgo Konpainiako zentroetako 150 zuzendaritza talde baino gehiagori aurkeztu zaizkie. Bertan, 2018an erdietsitako lorpen nagusienak errepasatu dituzte.

ALESTISen etorkizuneko iraunkortasuna bermatzen duten epe ertaina eta luzerako helburuak ez dira aldatu. Bezeroen dibertsifikazioa, eraldaketa digitaleko prozesuak, nazioartekotzea, eta noski, kostuen murrizketako etengabeko hobekuntza beharrezkoak dira 2021etik aurrera konkurtso-zorraren itzulketa-konpromisoa bete ahal izateko, 2013ko abenduan sinatutako hornitzaileen hitzarmenarekin eta bideragarritasun-planarekin bat etorriz.