Vicomtech-IK4 zentroa tresna berriak lantzen ari da interneteko 3D iraultza bultzatzeko

Gipuzkoa

  • Tresna berriek aukera emango diote Vicomtech-IK4 zentroari 3D irudiak eraikitzeko, argazkietatik edo bideoetatik abiatuta
  • Online dendak izango dira onura gehien jasoko duten sektoreetako bat, beren produktuak 3Dn aurkeztu ahal izango dituztelako modu ekonomiko, erraz eta azkarrean
  • Teknologia hori euskarri guztietan estandarizatzen bada, 3D inprimagailuetan erabili ahal izango da epe labur/luzean

Internet agertu zenetik, haren garapena eta sustapena eragin duten hainbat mugarri izan dira: webguneen sorrera, hipertestua, berehalako mezuak… Epe laburrean, 3D garapenen eskutik etorriko zaigu hurrengo iraultza. Nabigatzaileek, jada, badituzte eduki horiek bistaratzeko osagaiak; baina gauzak 3Dn sortzea garestia da, denboraren zein kostu ekonomikoen aldetik. Ildo horretatik, Vicomtech-IK4 zentroa bi alderdiak optimizatzeko tresnak sortzen ari da.

Alde batetik, Vicomtech-IK4 zentroan, aplikazioak lantzen ari dira, diseinu-programa profesionalekin sortutako 3D objektuak interneteko nabigatzaileetan ikusi ahal izateko. Bestetik, beste tresna batzuk ere sortzen ari dira, argazkietatik edo bideoetatik abiatuta 3D irudiak berehalakoan sortzeko. Azken aplikazio horiek izugarrizko iraultza izango dira, benetako objektuak 3D irudi bihurtzearen kostuak aurreztuko baitituzte bai denboraren bai ekonomiaren aldetik.

Online dendak izango dira onura gehien jasoko duten sektoreetako bat, beren produktuak 3Dn aurkeztu ahal izango dituztelako modu ekonomikoan, errazean eta azkarrean. Erabiltzaileek objektuaren 3D birtualizazio batekin elkarreragin ahal izango dute, eta, horrela, argiago eduki zer erosi nahi duten.

Beste teknologia batzuekin gertatu den bezala, tresnak demokratizatzean, bultzada handia emango zaio teknologiari, eta ordura arte kostu ekonomikoengatik pentsaezinak ziren aplikazio berriak sortuko dira. Hala, epe laburrean edo ertainean, objektu birtual horiek 3Dn inprimatu ahal izango dira.

Bestelako 3D aplikazioak sarean

3D teknologiak etorkizun oparoa du hezkuntzaren eremuan ere. Prestakuntza-plataformen bidez, ikasleek ikasgaiaren webgunean elkarreragin dezakete, eta, han, simulazioak egin. Prestakuntza mota hori oso erabilgarria izan daiteke sektore askotan, hala nola eraikuntzan, arkitekturan, makina-erremintan eta kulturan.

Eduki horiek 3Dn atzitu ahal izateko, erabil ohi dugun nabigatzailea eguneratzea baino ez da behar, edo, Windows Explorer nabigatzailearen kasuan, eduki horiek ikusteko gehigarria eduki.

VICOMTECH-IK4

Vicomtech-IK4 ikerketa aplikatuko zentro bat da, eta ordenagailu bidezko grafiko interaktiboen eta teknologia multimediaren arloan aritzen da.  Zehazki, ikus-interakzioko eta komunikazioetako teknologietan jarduten du.

2001ean sortu zen, Multimedian eta 3D Grafikoetan ari ziren zentro teknologikoen sare batek –nazioartean prestigio handiena duenak– eta EiTBk sustatuta. Donostiako Parke Teknologikoan kokaturik dago eta bere Batzar Orokorra 20 kidek osatzen dute.

Vicomtech- IK4 da aldi berean ISO 9001:2008 eta UNE 166002:2006, ezagutza internazionala daukaten agiriak, dituen zentro gutxienetariko bat. Errealitate honek kalitatezko ikerketaren abangoardian kokazten du, baita bere prozesuen kalitatearekin duen kompromezua adiereazi ere.

Bere ekintza guztiak I+D+i kudeaketa gestioaren barnean arautzen dira, hala nola emaitzen etengabeko hobekuntza eta neurketa, berrikuntza teknologikoko prozeduren optimizazioa, baita transferentzi eta ezagutzaren sorrera, modu honetan, Vicomtech-IK4k, kalitate altuko metodologia sistema duela zihurtzen du.

 

Partekatu

Beste berri batzuk