Ikasketa sozio-emozionala enpresa-lehiakortasuna garatzeko

Gipuzkoa

  • Gaitasun sozio-emozionalak garatzeari buruzko tailerra hartu du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, MAS Innovación kontsultorak Jegan konpainiarentzat antolatuta.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusia, gaitasun sozio-emozionalen garapenari buruzko tailerraren agertoki izan zen otsailaren 22an. Jegan konpainiarentzat MAS Innovación kontsultorak antolatuta, tailerraren helburuak honako hauek ziren: proaktibitatea indartuko duten jendearen ohiturak garatzea, norberarenganako konfiantza garatuz eta balorazio baikorra eginaz, tailerrean parte hartzen duen pertsona bakoitzaren balore eta indarrak identifikatzea, baliozko iritzien erabilpen egokia eta influentzia-gunearen erabilpena.

Jegan enpresak, bere langileen gaitasun sozio-emozionalak indartzearen bidezko enpresa-garapenaren aldeko apostua egin du. 2012.urtean zehar, bere langileen zati batek egin zuten ikasketa sozio-emozionalaren prozesua. 2013.urterako tailer gehiago antolatu dituzte, gainerako langileek prozesu bera burutu dezan.

Jegan, 1972.urtean sortu eta Itziar-Deban kokatutako konpainia, injekzio-galdaketazko piezak egiten ditu, Europa eta Amerikako automobilgintza osagai fabrikatzaileentzat, baita elektronika industria, etxetresna elektriko egile eta eraikuntzako zenbait aplikazioetarako. Egun, 60 pertsonak egiten dute lan bertan.

Partekatu

Beste berri batzuk