Vicomtechek “Adimen Artifiziala Industrian: Kasu Errealak eta Joerak” jardunaldia antolatu du urriaren 9an
Ekitaldia Gipuzkoako Miramon Parke Teknologikoko eraikuntza nagusian izango da 9:00etatik 14:00ak bitarte
Vicomtechek “Adimen Artifiziala Industrian: Kasu Errealak eta Joerak” izena daraman jardunaldia antolatu du datorren urriaren 9rako. Adimen Artifizialean ematen ari diren aurrerapausoek sektore askotan gertatzen ari den erabateko eraldaketa gauzatzea dakar, eta batez ere, Industria eta Manufaktura Aurreratuan oinarrizko teknologia bideratzailea da Industry 4.0 paradigman.
Vicomtechek antolatu duen Industrian Adimen Artifizialeko workshop honek ikuspuntu praktikoa izango du, nagusiko erabilera kasu eta etorkizunerako joeretan oinarrituz. Nazioarteko ikuspegia jakiteko aukera izango dugu erreferentziazko nazioarteko bi hizlarien eskutik, baita erabilera kasu errealak ere non Adimen Artifizialak industria arloko arazoak argitzen laguntzen duen, adibidez, Manufaktura Aurreratuan, Garraio adimentsuan, Prozesuen Industriak, etab.
* Bat-bateko itzulpen zerbitzuko aukera izango da
Doako izen-ematea