Vitoria-Gasteiz Campusa/Udalekuak 2023

Albisteak, Araba

Parte-hartzea, talde lana, inspirazioa, sormena, jolasa, irudimena…
Euskadiko Parke Teknologikoek, Hazian Kultur Elkartearekin batera, lana eta familia uztartzeko beharraz jabetuta, Vitoria-Gasteiz Campuseko Eraikin Nagusian (Lumiere Anaiak kalea, 11) udako kanpamenduen edizio berri bati buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, 3 eta 12 urte bitarteko haur eta umeentzat.
Programa hau ekainaren 26tik uztailaren 21ra izango da, astebeteko lau bloketan eskainita.
  • 1. txanda: ekainaren 26tik 30ra
  • 2. txanda: uztailaren 3tik 7ra
  • 3. txanda: uztailaren 10tik 14ra
  • 4. Txanda: uztailaren 17tik 21ra
Jarduera guztiak (STEAm eta Agenda 2030 tailerrak, Gynkanak, etab.) ikuspegi entretenitu eta dibertigarriarekin egingo dira. Gainera, txango bat egingo da aste/txanda bakoitzeko.
Udalekuak hasi baino lehen, gauzatuko diren jardueren egutegiaren, jarraitu beharreko protokoloaren, eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioaren berri emango zaie familiei.
Informazio dena eranskinetan daukazue, ordutegiak, prezio eta izen-emateak gauzatzeko pausuak barne.
Izena emateko epea maiatzaren 31era arte zabalik egongo da  eta online egingo da lotura honen bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
Informazioa zuen interesekoa izango dela espero dugu.
ANIMA ZAITEZTE!!           

Partekatu

Beste berri batzuk