Vitoria-Gasteiz hiria Cleantech Openaren Europako lehen topaketa hartzeko izan da hautatua

Araba

Egoitza Kalifornian duen Cleantech Open elkarteak Europan lehenengo inbertitzaileen topaketa antolatu du Repsol, Innobasque (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) eta SODENA (Nafarroako Garapenaren Elkartea) eta Arabako Teknologia Parkearen laguntzarekin. 

  1. Cleantech Open European Investor Connect Vitoria-Gasteizen ospatuko da 2012ko urriaren 18 eta 19an.
  2. Cleantech Open munduko teknologia garbien proiektu eta enpresen bizkortzaile handiena da. Lehenengo aldiz, Cleantech Openaren edizio ezberdinetako parte-hartzaileekin ekitaldi bat ospatuko da Europan.
  3. Ekitaldiak Europako teknologia garbien startup gailenenak eta Europa eta Silicon Valleyko (Estatu Batuak) venture capital inbertitzaileak batuko ditu.

Vitoria-Gasteiz hiria Cleantech Openaren Inbertitzaileen Europako lehen Topaketaren kokaleku bezala izan da hautatua, Arabako Teknologia Parkean urriaren 18 eta 19an ospatuko dena.

Cleantech Open mundu-mailako energia garbien proiektuen bizkortzaile handiena da. Cleantech Open topaketa globala urtero San Josen (Kalifornia) ospatzen da 2006tik eta AEBtan erreferentziazko ekitaldi bat da, izaten dituen emaitzak garrantzitsuak direla-eta:  parte hartu duten enpresek kapital pribatuetan 280 milioi USB baino gehiago lortu dute; proiektuen %80a ekonomikoki bideragarria da eta teknologia garbien sektorean 2.000 lanpostu baino gehiago sortu dira.

Aurten Cleantech Open elkarteak, egoitza Kalifornian duenak, Vitoria-Gasteiz hautatu du Europako lehen Topaketa ospatzeko, eskualdeak teknologia garbien enpresen garapenari eman dion laguntzagatik eta Vitoria-Gasteiz 2012ko Europako hiriburu berdea izendatua izan delako. Era honetara, Euskadik Europa hegoaldeko teknologia garbien plataformari Southern Europe´s Cleantech Hub-ari,egingo dio harrera, “Cleantechekin” erlazionatutako negozio-aukera berritzaileen erakarpen-poloa dena, teknologia garbien enpresez, inbertsio-agenteez, unibertsitateez, ikerkuntza- eta teknologia-zentroez eta administrazio publikoaz osatua.

Cleantech Open European Investor Connect bi egun iraungo duen nazioarteko topaketa bat izango da, bertan Europako startups cleantechak, nazioarteko inbertitzaileak, business angels eta teknologia garbien sektorean lehenak diren konpainiak elkartuko direlarik. Helburua europar-mailan ekintzaileen ekosistema bat eratzeko eta harreman iraunkor eta emankorrak ezartzeko harreman-sare bat eratzea da. Errendimendu handiko espazio bat sortuko da, non 40 bat proiektu berritzaile inbertitzaile gailenen talde batekin jarriko den harremanetan, guztiek teknologia garbietan oinarritutako proiektuen finantzaketan frogatutako jardunbidea dutelarik.

Ekitaldiak parte-hartzaileei aktibitate-sorta zabala eskainiko die, hala nola, seminarioak, inbertsio-foroak, networking aktibitateak eta eskualdeko sektoreko enpresa gailenetara gisatutako bisitaldiak.

Gainera, aste berdinean Arabako Teknologia Parkeak bi zita garrantzitsu antolatuko ditu: Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartearen (APTE) Nazioarteko 10. Konferentzia, “Ekonomia eta jasangarritasuna; Zientzia eta Teknologia Parkeen eredua” lelopean eta Zientzia Parkeen Nazioarteko Elkartearen (IASP) workshop bat, hiria sektoreko profesional eta adituentzat derrigorrezko zita bihurtuz. Arabako Teknologia Parkea, SPRI Eraldatze Lehiakorrarentzako Elkartearen bidez Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako enpresa publiko bat da.

Cleantech Openaren gainean

Mundu-mailako teknologia garbien lehia handiena. Bere egitekoa ideia handiak dituzten eta egungo energia-, ingurugiro- eta ekonomia-erronkei erantzuten dieten enpresak identifikatu, finantzatu eta sustatzean dago oinarrituta. Bere munduko lehiaketak jada 50 herrialde baino gehiagotan izan ditu edizioak. Informazio gehiagorako:

http://www.cleantechopen.com eta http://cleantechopenspain.com

Partekatu

Beste berri batzuk