Vodafonek Vodafone 5G’ Erronkaren II. edizioa abiarazi du

Albisteak, Bizkaia

Kategoria bakoitzeko proiektu irabazleak Vodafonen 5G sare pilotuan sartu ahal izango dira, baita baterako negozio-eredua sortu ere

Vodafonek iragarri du berriro jarriko duela martxan bere “Vodafone 5G erronka”, 5G teknologia erabiltzen duten enpresa eta partikularrentzako zerbitzu, produktu eta berrikuntza proiektuak sustatzeko. Lehenengo edizioaren ondoren, zeinetan 14 proiektu iritsi ziren finalera, enpresek berriz ere inpaktu handiko arazoak konpontzen dituzten edo 5G-ko erabilera diferentziala egiten duten irtenbideak aurkez ditzakete.

Vodafonek abian jarri du ekimena Android Platform Partnerships, Google for Startups eta Madrid Android Developer Group-ekin elkarlanean egindako online ekitaldian, eta komunitate, startup eta garatzaile ugarirengana iristea du helburu.

Ekitaldia, ‘5G Iraultzari aurrea hartu’ (‘Adelántate a la Revolución 5G’), ostegun honetan izango da, 18: 00etatik 20: 00etara, eta zuzenean jarrai daiteke esteka honetan.

Nobedade gisa, deialdia denboran zehar mantenduko da, beraz, ez da aurreko urtean bezalako amaiera-formaturik planteatzen. Adituen epaimahai batek hautatuko ditu proiektu hobeenak datozen hilabeteetan, berrikuntza-, eragin- eta bideragarritasun-irizpideen arabera, bi kategoriatan:

  • Partikularrentzako soluzio hobeenari saria
  • Enpresentzako soluzio hobeenari saria

Sarien artean daude Vodafonen 5G sare pilotuan soluzioa garatzea, proiektua Vodafonen kanaletan zabaltzeko aukera ugari eta baterako negozio-eredua sortzeko aukera.

Parte-hartzaileek Vodafonen web orrian aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak eta edozein sektore sartu dezakete: hezkuntza, osasuna, aisia, retailak, bankuak, industria, etab. Proiektuak jada definituta eta prestatuta edota hasita egon beharko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk