Wattio konpainiak aire girotua sakelakotik kontrolatzeko gailu bat eskaintzen die enpresei
Wattio konpainiak aire girotua sakelakotik kontrolatzeko gailu bat eskaintzen die enpresei. Etxe adimendunetarako konponbideetan erreferentea den Wattio enpresak Air aplikazioa merkaturatu du, zeinaren bidez aukera izango baitu etxeetara zuzendutako merkatuan hazteko, lokal komertzial eta bulegoen merkatuko aukerak zabaltzeko eta bultzada bat emateko bere nazioartekotze prozesuari, herrialde beroen merkatuan sartuz
Wattio konpainiak girotze adimendunerako Air gailua merkaturatu du, zeinaren bidez posible baita sakelakoa erabiliz energia aurreztea etxebizitza, lokal komertzial eta enpresa bulegoetan. Produktu honek aukera emango dio etxe adimendunetarako konponbideetan espezializatutako konpainiari beste merkatu batzuetan sartzeko, berdin eskainiko baitie ETEei nahiz hainbat sektoretako (hala nola, energia, ura, telekomunikazioak, aseguruak, banka edo merkataritza) enpresa handiei. Horrezaz gain, aukera bikaina izango du nazioartean zabaltzeko, batez ere herrialde beroenetan (adibidez, Ekialde Ertainera).
Air gailua bateragarria da urruneko agintea duten aire girotu eta bero-punpa guztiekin. Gune anitzeko kontrola eskaintzen du, gailu bat instalatu baitaiteke girotze-ekipamendu bakoitzean, horrela kudeaketa integrala lortuz.