Wattiok pertsonak zaintzen laguntzen duen Espainiako lehen zerbitzu domotiko adimenduna merkaturatu du

WATTIO CONECTA da Wattiok egindako proposamenaren izena eta honako hauek bateratzen ditu: gailu domotikoen teknologia, adimen artifiziala eta Big Data izenekoa. Maite dituzunak zaintzeko zerbitzu iraultzailea eskaintzen du

Espainian, 15 urte barru, ia 12 milioi lagunek izango dituzte 65 urte baino gehiago eta, gaur egun, bakarrik bizi diren bi milioi pertsona daude. Hori dela eta, Espainiako gizarteak haiek zaintzearekin lotutako erronka handia du aurrean.

Pertsonen % 80 bizi da bakarrik eta beren etxean bizitzen jarraitzeko laguntza behar dute. Ez zaigu autonomia eta segurtasun hori galtzea gustatzen eta, horregatik, tresnak honek pertsonak zaintzea errazten du beren etxeko erosotasunaz gozatzen duten bitartean, haien eguneroko bizitzan sartu gabe.

Zergatik da berritzailea?

Telelaguntzako zerbitzu tradizionalek jendea beti gailu bat gainean eramatera behartzen dute eta hori ez da beti gertatzen. Adimen artifizialaren eta teknologia domotikoaren bidez, WATTIO CONECTAri esker, pertsonek ez dute gogoan izan behar beti gailua gainean eraman behar dutenik edo ez dute ezer berezirik egin behar. Espainian, ez dago era horretako beste zerbitzurik.

Teknologia eta zerbitzuak uztartzen dituen paketea maite dituztenak zaintzea errazten duen, baina haien bizimodua aldaraztea eskatzen ez duen tresna eskuragarri izan nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Horri esker, beren etxeez autonomia eta segurtasun osoz gozatzen jarrai dezakete.

WATTIO CONECTAk maite ditugunen ohiturak detektatzen ditu eta, ezohiko ezer gertatuz gero, abisua ematen du esku hartu ahal izateko. Zerbitzu berritzaile horrek segurtasun eta lasaitasun handiagoak eskaintzen dizkio gure senideari maite dugun horrek bere ohiko bizimodua dela ikusita. Smartphonetik eskuratuko du jardueraren inguruko erregistroa edozein tokitatik gertatzen denaren berri izan dezan.

Esate baterako: maite dugun hori goizean jaiki ez bada, gauez etxetik atera bada edo telebistan bere saio gogokoena ikusi ez badu, aplikazioak abisua bidaliko dio zaintzaileari edo familiartekoari. Horiek guztiak dira zerbait normaltasunez ez dela funtzionatzen ari adierazten duten egoerak eta, ondorioz, horren arabera esku hartuko dugu.

Zerbitzu osoa eta merkea

Onlineko zerbitzua kontratatu ondoren, profesional kualifikatu batek maite ditugun horien etxean instalatuko du ekipamendu domotikoa. Instalazioa oso erraza da eta ordubete baino gutxiagoan egiten da, obrarik behar izan gabe. Behin instalatuta, sistemak familiarteko horren ohiturak ikasiko ditu bi asteko epean. Azkenean, aplikazioa erabiltzeko oso erraza da eta maite ditugunen etxeetan zer gertatzen ari den ezagutzea ahalbidetzen digu bertan egongo bagina bezala. Zerbitzuaren kostua hilean 23,90 €-koa da eta ez du alta-kuotarik.

Ekimen berritzaile hau da pertsonen zainketara aplikatuta, pertsona horiek gainean gailuren bat eraman beharrik izango ez duten, haien eguneroko bizitzako ohiturak aldatu beharko ez dituzten eta Gauzen Internetekin lotuta dagoen lehen zerbitzua Espainia mailan.

Wattio etxearen lorpen teknologiko berri hori pertsonei hobeto eta modu seguruagoan bizitzen eta energia aurrezten lagunduko dieten zerbitzu domotiko esanguratsuak sortzeko abian jarritako berrikuntza-estrategiaren baitan kokatu behar dugu.