WiFi bidezko konexio ultralasterra jarriko du Euskaltelek Bilbon jokatuko den Munduko Jauzi Txapelketan

Bizkaia

  • Euskaltelek jarriko duen WiFi sareari esker, Bilbon jokatuko den Red Bull Cliff Diving World Series Munduko Jauzi Txapelketako antolakuntzak abiadura ultralasterrean transmititu ahal izango ditu datuak (200 mega jaisteko eta 20 igotzeko).
  • Instalazioak prentsako hedabide akreditatuen karpara eramango du Euskaltelen seinale nagusia, eta, handik, itsasadarraren beste aldera bidaliko da, nazioartean oihartzun handia duen ekitaldi honen antolatzaileak errazago komunika daitezen.

euskaltelWiFi konexio bidez sarera sartzeko zenbait puntu jarriko ditu Euskaltelek Red Bull Cliff Diving World Series Munduko Jauzi Txapelketarako. Ekitaldi hori irailaren 20an egingo da lehen aldiz Bilbon,

eta berariaz diseinatu eta egindako instalazio batekin, Euskaltelek Interneteko seinalea emango du Bilboko itsasadarraren bi aldeetara, WiFi konexioaren bidez. Hala, kazetariek, epaileek, epaimahaiko kideek eta antolatzaileek abiadura handian nabigatuko dute: 200 mega deskargatzeko, eta 20 kargatzeko.

Instalazioak prentsako hedabide akreditatuen karpara eramango du Euskaltelen seinale nagusia (Campo Volantín ingurura), eta, handik, seinalea emititzeko gailuen bitartez, itsasadarraren beste aldera bidaliko da (Guggenheim ingurura), nazioartean oihartzun handia duen ekitaldi honen antolatzaileak errazago komunika daitezen.

Seinalea banatzeko lau bideratzailek eta segurtasunerako eta segurtasun-kopiak egiteko beste batek bermatuko dute komunikazioak (lehia barrukoak nahiz kanpora begirakoak) azkar eta kalitate oso onez egitea.

Aire librean egiten diren eta jende asko mugiarazten duten ekitaldiek konplexutasun teknikoak sortu ohi dituzte Interneteko seinalea datu eta irudiak bidaltzeko behar den fidagarritasunarekin eta azkartasunarekin transmititzeko. Sarearen WiFi bidezko hornitzaile teknologikoa den aldetik, Euskaltelek badu beste topaketa batzuetako esperientzia du, Euskadin jokatzen diren surf eta bodyboardeko zirkuituetan, euskararen jaietan, kirol-probetan eta familia-jaietan ere parte hartzen baitu.

Partekatu

Beste berri batzuk