World´s Best Materials 2019

Albisteak, Bizkaia

Asteartean, urriaren 22an, BCMaterials: Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures-ek, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearekin elkarlanean, World´s  Best Materials 2019 antolatu du; materialei buruzko jardunaldia da, industriara bideratua, eta helburua da industria-sektoreen arteko elkarlana eta sinergia sustatzea, besteak beste energiaren, aeronautikaren, osasunaren, eraikuntzaren eta ingurumenaren sektoreen artekoa

Ekitaldiko webgunera jotzeko esteka: www.wbmaterials.org

Gure ustez, oso ekitaldi interesgarria izango da, eta, bertan, balio-kateko kide garrantzitsu asko batuko dira, materialetako bilakaera teknologikoa bizkortu ahal izateko. Horretarako, zuok parte hartzea gustatuko litzaiguke. Bertaratzeko interesa duzuenok, mesedez, eman izena ekitaldiaren webgunean urriaren 18a, ostirala, baino lehen.

Partekatu

Beste berri batzuk