Ximena Cecilia Rincón senatari txiletarrak Euskadiko Teknologia Parkeen Sarea bisitatu du

Bisitan, Itziar Epalza Euskadiko Parkeen Sareko zuzendari nagusiak, Joseba Urbieta Bizkaiko Parkeko gerenteak eta Xabier Díaz lankidetzaren eta zerbitzuen arloko arduradunak egin diote harrera senatariari

Ximena Cecilia Rincón Maule eskualdeko (Txile) egungo senatariak eta Michelle Bachelet-en gobernuko Estatuko ministro ohiak bisita egin du Euskadiko Teknologia Parkeen Sarera; bertan, Sareko ordezkariek harrera egin diote, Euskadiko hiru parkeen bilakaeraren berri emateko, bai eta enpresa-ingurune horiek espazio paregabe bilakatzeko eginiko lanaren berri ere, bai enpresek Euskadiko BPGd-an duten garrantziagatik, bai Parkeek dakarten balio erantsiagatik.

Euskadiri buruzko aurkezpen laburra egin ondoren, senatariak zenbait alderdiri buruzko interesa erakutsi du, besteak beste: Sarean sortzen diren elkarlaneko inguruneak, enpresen arteko sinergiak, start up-ak sortzeko laguntza eta Eusko Jaurlaritzak 4.0 industriaren alde egiten duen apustu irmoa, nazioarte-mailan erreferente izanik. Senatariak, bisitan, beste zenbait alderdi ere nabarmendu ditu: sektoreen aniztasuna eta puntako enpresen kopuru handia, Parkeetako enpresa-egiturak I+G jardueran egiten duen inbertsioa eta Parkeen Sarea emakumeek zientzia- eta teknologia-eremuetan duten eginkizuna ikusarazteko eta neskatoen artean eremu horietako zaletasunak sustatzeko egiten ari den lana, besteak beste.