Yerai Varega eta Collete Fagan, Bizkaiko Teknologi Parkeko VI Herri Lasterketaren irabazleak
• Aurtengo ekitaldiak arrakasta handia izan du, bai partaidetzaren aldetik eta baita, bisitarien aldetik ere.
Apirilaren 2an ospatu zen Bizkaiko Teknologi Parkean, Aisiatekek antolatutako VI. Herri Lasterketa partaidetza handiarekin. Aurtengo ekitaldia, beraz, arrakastatsua izan da, baita bisitarien aldetik ere.
Yerai Varega, gizonezkoetan, 32’18’’-ko denborarekin, eta Collete Fagan, emakumezkoetan, 38’50’’-rekin izan ziran, 17:00etan hasi zen Lasterketaren irabazleak.
Ordu berean ospatu zen Bizkaiko 10.000 metroko II. Errepide-lasterketa, Espainiako Atletismo Federazioak homologatutako zirkuitua, honetan Francisco Javier Fontaneda izan dela garaile 32’52’’-ko denporarekin.
Era berean, Euskadiko egokitutako V. Kross labur eta luze lasterketa ere ospatu zen. Gizonezkoetan, Txaber de la Torre izan zen irabazlea 4’51’’-ko denborarekin eta andrazkoetan, Arantza Utxupi, 6’44’’-rekin. Bestalde, Asier Agirre izan zen lasterketa luzea irabai zuena 35’10’’-rekin.
Ordubete beranduago umeen lasterketa ospatu zen eta hiru zirkuitu ezberdin egon ziran adinaren arabera: 7 urtera arteko umeentzako 235 metroko ibilbidea, 8 eta 11 urte bitarteko umeentzako 580 metrokoa eta 12 eta 14 urte bitarteko umeentzako 1.160 metrokoa. Froga honetan 248 lagunek hartu zuten parte eta garaileak Laura Bermejo, Jon Rekalde eta Andoni Irazusta izan ziran irabazleak, hurrenez hurren.
Aurtengo nobedadea Bizkaiko Teknologi Parkea Lehen Herri Lasterketa izan da, patinatzaileentzako ibilbidea, eta ehunen bat lagun bildu zituena; honetan, Enrique Martinez izan zen irabazlea gizonezkoetan, 22’03’’-ko denborarekin, eta Mayra Lopez, emakumezkoetan, 27’19’’-rekin.
Guztira, lasterketa ezberdinetan, 638 partaide izan ziran eta hoien artean goi mailako kirolariak izan ziran, esaterako Abel Anton, maratoian munduko txapelduna birritan; Ana Isabel Alonso, Espainiako errekorra eta hiru jokotan partaide eta, egokitutako krossean iazko Euskadiko txapelketan hirugarren geratu zen Guillermo Sainz izan ziran.
Lasterketa 2006tik, Aisiatek antolatzen du, Bizkaiko Teknologi Parkeako enpresa eta teknologi zentruetako langileek sortutako erakundeak, kultura, aisialdia eta kirola bultzatzeko eta Parkeko enpresa ezberdinetako langileen arteko harremanak estutzeko asmoarekin.