Zaryn Dentzel, Tuenti-ren sortzaileak eta Jennifer Preston, New York Times-eko online editoreak parte hartuko dute Sprik eta eitb.com-ek antolatu duten Nonick nazioarteko kongresuan

Bizkaia

 Nonick International Conference bi ardatz hauen inguruan egituratuko da: sare sozialak eta online komunitateak

 Nazioarteko adituek sare sozialei, joko anitzeko plataformei eta online proiektuei buruz dituzten esperientzia eta ezagutzak azalduko dituzte

 Mahai-inguruak, parte-hartzaileek proposatutako tailerrak eta lehiaketak antolatuko dira kongresuan eta 300 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren menpe dagoen SPRI sozietateak eta eitb.com-ek antolatu dute maiatzaren 14 eta 15ean, Bilboko EITBko egoitzan, ospatuko den interneti buruzko Nonick nazioarteko kongresua.

Sare sozialak eta online komunitateak izango dituzte hizpide 300 lagun baino gehiago bilduko dituen ekitaldi honetan. Jennifer Preston, New York Times-eko online edizioaren editoreak inauguratuko du ekitaldia eta Zaryn Dentzel, Tuenti-ren sortzaileak emango dio buru.

Frantzia, Alemania eta Espainiako online komunitateen elkarteetako presidenteek ere parte hartuko dute. Aditu horiek mahai-inguru batean azalduko dituzte herrialde bakoitzeko online komunitateen ezaugarriak.
Jokoek ere, interneteko eta online komunitateen zati diren heinean, badute beren lekua Nonick kongresuan. Petur Oskarasson Islandiako adituak bere joko anitzeko plataforma aurkeztuko du eta proiektuaren arrakastarako giltzarriak azalduko ditu. Gabriel Aldamiz- Echevarriak chicismo.com bere plataformaren berri emango digu. Emakumeentzako sare sozial bat da eta gonbidapena behar da sartzeko.

Bestalde, Europako online komunitateen lehiaketa bat egingo da eta Nonick ekitaldiko parte-hartzaileek aukeratuko dituzte irabazleak. Kongresuko parte-hartzaileek proposatutako tailerrak ere egingo dira.

www.nonickconference.com

Partekatu

Beste berri batzuk