Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz antolatu du Araban ekimen hori; bertan parte hartu duten artistak Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko enpresetako profesionalak dira.
Parkea Musik Fest joan den ekainaren 30ean heldu zen Arabako Teknologia Parkera. Musika jaialdia duela sei urte jaio zen, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urtero abiarazten duen “Parkerako erronka” lehiaketa irabazi zuen ekimenetik abiatuta, eta pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren itzuli da. Hitzordua arratsaldean izan zen, Arabako Teknologia Parkeko Eraikin Nagusian.
Sarrera librea zuen jaialdia, Carlos Tegoren kontzertuarekin hasi zen (indie-rock), ondoren Blue Painters (rock) izan ziren, eta gero El Cantar del MiuCIC-en (pop-rock) txanda izan zen, ondoren Bilongo Latin Trío-k (latinoa) jo zuen, eta DJ Session batekin amaitu zen arratsaldeko azken orduan. Carlos Tego KREANen ari da lanean, Blue Painters taldeko kideak TECNALIAkoak dira, MiuCIC taldea CIC energiGUNEko langileek osatzen dute eta Bilongo Latin Trío RETAbeten lan egiten duten artistak dira.
Parkea Musik Fest-ek urriaren 6an jarraituko du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo den jaialdiarekin. Edizio honetako azken hitzordua urriaren 13an izango da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.