Zatoz BTEK-era familiarekin, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean eta Aste Santuan ere

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko, Teknologiaren Interpretazio Zentroak, hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean, eta datorren Aste Santuan BTEKera bisita gidatuak, robotika tailer batekin lotuta antolatzen ditu

5945264693_a60a1d3f94_bJarduera hori familientzat pentsatuta dago, bereziki 8 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Gazte horiek heldu batekin, gutxienez, etorri beharko dute.

Zentrotik egiten den ibilbide interaktiboan, zenbait gai landuko dira; esate baterako, Internet eta Mundu Digitala, Domotika, Material Berriak, Energia Berriztagarriak, Nanoteknologiak, Bioteknologiak, Ingenieritza Genetikoa, besteak beste.

Zentruko bisita gidatua Lego Mindstorm roboten programazio tailer praktiko batekin osatzen da.

Bisitaldia euskaraz ala gaztelaniaz izan daiteke, eskaeren arabera.

Bisita horiek hilabeteko hirugarren larunbatean izango dira, martxoaren 18tik Aurrera, 10:00etatik 12:30era. Aste Santuan ere 15:00etatik 17:30era izango dira (galdetu ordutegi aukerez).

Bisitaren prezioa pertsonako 4€ dira, Kutxabanken Gaztedi Planaren titularrentzat izan ezik, horiek 2€ ordainduko baitute.

Leku kopuru mugatuta; aldez aurretik eman behar da izena.

INFORMAZIOA eta IZENA EMAN: 944 039 500 / btek@btek.org

 

Partekatu

Beste berri batzuk