Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako ordezkariek Bizkaiko Teknologi Parkea bisitatu dute

Bizkaia

  • Bisitaldiaren helburua Ministeritzak emandako laguntzei esker egindako inbertsioak zuzenean ezagutzea zen

Iraganeko urtarrilaren 19an, Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako ordezkariek Bizkaiko Teknologi Parkera bisita egin zuten, bertako zuzendariak Txaber Ourok, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Presidenteak Francisco Berjonek eta Arabako Teknologi Parkeko zuzendariak José Manuel Nogalesek hartu zituztelarik.

Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzako Transferentziako Zuzendariorde Nagusia José Luis Pérez Salinas eta Teknologiaren Transferentzia eta Enpresaren Garapenerako Zuzendaritza Nagusiko batzordekide-aholkularia Javier Martinez Vasallo, Bizkaiko Teknologi Parkera joan ziren aipatutako Ministeritzatik laguntzak jaso dituzten enpresak bisitatzeko helburuarekin. Era honetara, Biozientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa, CIC-bioGUNE; Progenika Biopharma S.A; eta AZTI-Tecnalia, Itsas eta Elikagaien Zentro Teknologikoa zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten, CIC-bioGUNEko Jose Maria Mato eta Alfonso Egaña; Progenika Biopharmako Juan Buela eta AZTI-Tecnaliako Antonio Duch, anfitrion gisa.

Enpresa hauek jasotako laguntzen helburua zera da: azpiegitura zientifiko-teknologikoen kokapenari eta hobekuntzari laguntzea, eta Zientzia eta Teknologi Parkeetan, B+G+i-ko ekintzetarako eta ikerketa emaitzen transferentziarako ekipamendua eskuratu ahal izateko laguntza ematea, hain zuzen ere, zientzia, teknologia, enpresa eta herritarra sistemaren ajenteen arteko lankidetza eta elkarlaguntza sustatuz.

Euskadira egindako bisitaldian, Ministeritzako ordezkariek BTEK, Tenologiaren Interpretaziorako Zentroa ere ezagutzeko aukera izan zuten, Xabier Diez bere zuzendariaren eskutik. Izan ere, zentro honek ere aipatutako laguntzak hartu zituen.

Partekatu

Beste berri batzuk