ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BERDINTASUNEAN

Ostegunean, urriaren 26an, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, 09:30etik 12:30era, Arabako Parke Teknologikoak “Zientzia eta teknologia Berdintasunean” jardunaldi irekia egingo du, Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan

emakundeEuskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartuko du Emakunderen Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.

Gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko, arlo horretan emakumeen rola babesteko eta zabaltzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko Euskadiko parke Teknologikoen Saretik garatzen ari diren Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartuta dago ekimena.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek hartu dute parte lurralde bakoitzean jardunaldi bat antolatuta, data eta leku hauetan:

•       Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. urriak 19. 09:30-11:30. Parkeko Eraikin Nagusia.

•       Arabako Teknologia Parkea. urriak 26, 09:30 – 12:30. Europa Jauregia, Gasteiz.

•       Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. azaroak 7. 09:30-11:30. Leioako EHUko Parke Zientifikoa.

Jardunaldian zehar Marta Machoren presentzia izango dugu, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria. Horrez gain, bertan izango da M. Luz Guenaga, Deusto Tech Learning Unitateko arduraduna, eta Inspira Proiektua aurkeztuko du; horren helburua da neskatilen artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea, taldeko mentoring metodologia erabilita. Halaber, mahai-inguru bat ere izango da eta zuzendaritza-lanetan aritzen diren zenbait emakumek hartuko dute parte; haien ibilbide profesionalak, enpresa barruko berdintasunaren inguruko kasuak eta errealitate horren aurrean dituzten irudipenak aipatuko dituzte

Jardunaldia irekia da eta hezkuntza arloko pertsonei (irakasleak, ikasleak, administrazioa), enpresa zientifiko-teknologikoaren arlokoei eta publikoari oro har zuzenduta dago.

Programa

09:30    Aurkezpena eta ongietorria

Arabako Teknologia Parkea

Emakunde

09:45    Hitzaldia: Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak)

Marta Macho, 2016ko Berdintasunerako Emakunde Saria

10:30    Atsedena-Kafea / Emakumeen Mugarri Zientifikoen panelen erakusketa

11:00    Arabako emakumeen esperientzia-mahaia

Nuria Gilsbert, CIC Energigune

Eva Larra, AJL Ophthalmic

Noemí Gómez, Mercedes-Benz España

11:45    Hitzaldia: Inspira proiektua

M. Luz Guenaga, Deustuko Unibertsitatea

12:30    Agurra eta amaiera

Sarrera librea aurretiko IZEN-EMATEA

Izen-Ematea