ZIV Taldeak bere instalazio berria inauguratu du
Kontadore adimendunak egiteko lantegi berria, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 407 eraikinean kokatuta dago. 2 milioi kontadore ekoiztuko ditu urtean eta 400dik gora lanpostu sortu.
ZIV
ZIV, Aplicaciones y Tecnología konpainiak bere instalazio berriak inauguratu ditu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 407 eraikinean. Inaugurazio ekitaldian izan dira Industria, Energia eta Turismo ministroa Jose Manuel Soria eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua Bernabe Unda, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Zamudioko Udaletxeko agintariekin batera. Norberto Santiago, ZIVko presidentea izan zen agintariei ongietorria eman eta enpresaren lantegi berriaren aurkezpena egiteaz arduratu zena.
ZIVren instalazio berriak 2.600 metro karratu ditu, 2 solairutan banatuta; laborategi metrologiko nagusi bat du, injiniaritza eta I+G ekipo indartsua eta azken belaunaldiko ekoizpen lerroa, merkatuan egun dauden ekipo eta tresnarik aurreratuenekin hornituta. Instalazio berri hauek, urtean 2 milioi kontadore egiteko gaitasuna dute. Kontutan izanik konpainia dela BIDELEK, EEEk eta Iberdrolak burutzen duten proiektuaren baitan kontadoreak hornitzen dituena, lantegi berri honekin ekipo elektriko adimendunen eskariari aurre egin ahal izango dio ZIVk.