ZIVek Ekonomia Sustatzeko diputatuaren bisita jaso du Zamudio/Derio Campusean duen egoitzan

Albisteak, Bizkaia

Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak, eta Joseba Mariezkurrena, Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasunerako Zuzendari Orokorrak,  ZIVeko instalazioak bisitatu dituzte, enpresaren errealitatea eta etorkizuneko erronkak bertatik bertara ezagutzeko

Bisita hau Sailak lurraldeko enpresen benetako beharrak identifikatzeko eta Aldundiak haien garapenean eta lehiakortasunean lagundu ahal izateko modu berriak aztertzeko abian jarritako ekimen baten parte da.

ZIV enpresak 30 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta Zamudio/Derio Campusa du egoitza. Lantegiak ditu Madrilen, Bartzelonan, Erresuma Batuan, Irlandan, Indian, Brasilen eta Saudi Arabian. ZIVek ekipo eta sistema kritiko eta estrategikoen elektrizitate-konpainia nagusiak, EPCak eta berriztagarrien sustatzaileak hornitzen ditu, sare elektrikoen fidagarritasuna ziurtatzeko.

Euskal konpainia liderra da “smartgrid” soluzioen garapenean, eta babes-, kontrol-, komunikazio- eta neurketa-elektronikan espezializatuta dago. Mix teknologiko horrekin, goi-, erdi- eta behe-tentsioko sare elektrikoen kudeaketa babesten eta automatizatzen laguntzen duten ekipo adimendunak diseinatzen ditu. I+G osagai handia duten soluzioak dira, eta arreta sistema elektrikoaren fidagarritasunean, zibersegurtasunean eta jasangarritasunean jartzen dute.

Gaur egun, ZIVek 440 langile ditu, eta horietatik 238 Euskadiko Parke Teknologikoan daude, ZIVek egoitza nagusia duen lekuan.

Bisita honek Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko enpresen hazkundearekin duen konpromisoa islatzen du, hasi ekintzaile eta startupetatik eta korporazio handietaraino, beti ere ingurune global batean haien lehiakortasuna indartzeko asmoz.

Partekatu

Beste berri batzuk