ZIVek kontagailu adimendunen lantegi berri bat irekiko du Frantzian

Bizkaia

Nazioartekotze-prozesu luze baten barruan eta teknologia propioan oinarritutako produktuen aldeko apustuari eutsiz, ZIV euskal enpresak aurrerapauso berri bat eman du, Frantziako Grenoble hirian PLC G3 teknologiako kontagailuetan espezializatutako instalazio berri baten irekiera iragartzean.

ZIV contadores-inteligentesUrtean bi milioi kontagailu ere ekoizteko gaitasuna izango duen instalazio berri honi esker, eta Bizkaiko Zientzia eta  Teknologia Parkean duen instalazio nagusian egindako hobekuntzen eraginez -azken ekitaldian bi milioi euro inguruko inbertsioa egin da bertan- Indiako CG multinazionalari atxikitako ZIV euskal enpresa, etengabe haziz doan Frantziako merkatu lehiakorrari erantzuteko moduan izango da.

Datozen urteotan, smart grids deritzen elektrizitate-sare adimendunak hedatuko dira Europan zehar. Horiei atxikitako kontagailu eta gailu adimendunek, etxeko elektrizitate kontsumoaren urrutiko irakurketa egiteaz gain, funtzionaltasun berriak eskainiko dizkiete elektrizitatea banatzeko sistemei, baliabide erabilgarrien kudeaketa hobetuz.

Ingurune mesedegarri hau pizgarri paregabea da ZIVentzat, izan ere, aurten, energia elektrikoaren banaketa automatizatzeko kontagailu eta soluzioen dibisioaren bitartez, markak hausteko moduko salmentak lortzea espero baitu.

ZIV Indiako Crompton Greaves multinazionaleko kidea da gaur egun. Bi urteko bat-egite prozesuaren ondoren, euskal konpainia multinazionalaren barruan tinkatu da, bere posizionamendua indartuz giltzarrizko hiru faktore hauen inguruan: ZIV markari eutsi dio, I+G arloko inbertsio osoa Euskadin duen smart-grid-en bikaintasunezko zentrora bideratu du, eta produktu eta teknologia propioak garatzearen aldeko estrategia bultzatzea lortu du, aurreko ekitaldian baino %30 gehiago saldu duelarik.

Partekatu

Beste berri batzuk