Zucchetti Spain enpresak “Urteko Enpresa” saria jaso du

Albisteak, Bizkaia

200 profesionaleko talde sendoa du eta 2.000 bezero nazional baino gehiago; horiek izan dira bere aintzatespen honen oinarri

Zuchetti Spain enpresa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago; “Urteko Enpresa” saria jaso zuen. Saria gala batean jaso zuen; bertan, Espainian sektore teknologikoko hainbat arlotako enpresen, profesionalen, zientzialarien eta irakasleen eginkizuna aintzatetsi zen. Sariak prestigiodun espezialisten epaimahai batek erabaki zituen, eta teknologiarekin zerikusia duten zenbait eremutan banatu ziren.

Sariaren banaketan, Siglo XXI sari teknologikoen barruan, erakundeak honako hau nabarmendu zuen: “Zucchetti Spain gaur erreferentziazko puntu da informazioaren teknologien sektorean; izan ere, 200 profesionaleko talde sendo eta esperientziadun baten gaitasunak eta ezagutzak ditu, 14 milioi euroko fakturazioa eta 2.000 bezero baino gehiago merkatu nazionalean”.

Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du merkatu nazionalean eta, horrela, Zucchetti Spain enpresak mota guztietako eta hainbat jarduera-sektoretako enpresetan egin ditu ezarpenak. Honako bezero hauek erakutsi dute bere soluzioen gaineko konfiantza, besteak beste: CIE Automotive, Grupo AFESA, IZAR Cutting Tools, Bueno Hermanos (3Claveles), JMA, Kutxabank, Real Betis Balompié, Familia Martínez Bujanda edo Athletic Club de Bilbao.

Partekatu

Beste berri batzuk