100 euskal enpresa ertain eta txiki baino gehiago izan ziren InnoCámaras Foroan, enpresa-lankidetzarako proiektuei hasiera emateko.

Araba

 

100 euskal enpresa ertain eta txiki baino gehiago bertaratu ziren pasadan abenduaren 13an “InnoCámaras Enpresa Lankidetzarako Foroetara”. Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek eta Goi Mailako Ganbera Batzordeak antolatu zuten topaketa, InnoCámaras Enpresa Lankidetzarako Programaren barruan.

 

Eduardo Mozo de Rosales Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera zuzendariaren arabera, “foro horiek berrikuntza-lankidetzarako aukerak ezagutzeko aukera ematen diete enpresa txiki eta ertainei”. Eta, erantsi zuen: “Foroek enpresa txiki eta ertainei beren artean lankidetza-harremanak ezartzeko aukera ematen diete, beren lehiakortasuna hobetze aldera”.

InnoCámaras Enpresa Lankidetzarako Programak enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, berrikuntza-lankidetzaren bitartez, eta haren helburu nagusia enpresa txiki eta ertainen pentsaera aldatzea da, beren enpresa-estrategietan lankidetzarako eta berrikuntzarako kultura barne har dezaten, hazkunde ekonomiko iraunkorra lortzeko tresna lehiakor gisa.

 

Partekatu

Beste berri batzuk