100dik gora erakundek erabiltzen dute jada GAIA Net Exchange dokumentuak online trukatzeko plataforma bezala

Bizkaia

• Edozein enpresa edo erakundetara irekita dagoen sistema honek faktura elektronikoa, EDI bidezko dokumentuen trukaketa eta informazio sistemen arteko interoperatibitatea hartzen ditu barnean, enpresak lan egiten duen edozein kudeaketa sistemara egokituz.

• Azken urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, GAIA Kulsterrak eta
IKT sektoreko euskal enpresek egindako elkar-lanaren emaitza da plataforma aitzindari hau.

Gaia Net Exchange, enpresen artean dokumentuak eta informazioa trukatzeko estatuko lehen plataformak dagoeneko 100dik gora erabiltzaile ditu; erakunde hauek beraien harreman komertzialak hobetzeko erabiltzen dute sistema, baita beste enpresekiko komunikazioa hobetzeko ere, edozein sistema informatikoren bidez, erabat digitalizatutako datuekin eta faktura elektronikora egokituta.

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gaia Klusterra, Aner Sistemas Informáticos, CTI Soft, Euskaltel, Grupo CIM Sofinsa, Ibermática, IDS Ingeniería de Sistemas, Igarle, Informática 68, Odei, Solmicro Organización y Software, Webalianza, Proyelia Innova, Sage Logic control dira plataforma hau osatzen duten kideak.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gaia klusterra buru dituen ekimen hau, parte hartu nahi duten erakunde guztietara irekita dago, berdin dio zein sektoretakoa den, non kokatuta dagoen eta ze informazio sistema erabiltzend uten. Enpresa eta erakundeen arteko aplikazioak abantaila handiak ditu.

Besteak beste, dokumentuen trukaketa harreman komertzialetan; faktura elektronikoaren hedapen osoa; edota eskaerak, emate-agiriak, fakturak, bankuko laburpenak etabar elektronikoki trukatzeko aukera, agirietako informazioa kopiatu beharrik gabe, denbora errealean eta akatsik gabe. Azken finean, sistema honen erabilpenari esker enpresak akatsak gutxituko ditu, gastuak murriztu, online harreman komertzialak bizkortu, erakundea eredu digitaletara egokitu eta denbora optimizatu

Hau guztia posible da taxonomia (lengoaia) unibertsal baten garapenari esker; honek interkonexioa errazten du Informazio Sistema (ERP) heterogeneoen artean, hau da domeinu teknologiko desberdinen artean. Bere helburua da datuen bikoiztasuna eta sistema bakoitzaren egiturara egokitu beharra ekiditzea.

Partekatu

Beste berri batzuk