15 bazkide europarrek etorkizuneko robotak eraikiko dituzte
- Modu eraginkor eta seguruan, manufaktura industrialeko zentrotan, elkarlanean arituko diren soluzio robotikoak sortzeko aliantza europarraren liderra da IK4-TEKNIKER
Gaur, FourByThree proiektu europarra martxan jarri da, alegia, 15 bazkideren artean sortutako aliantza, robot-soluzio aitzindariak diseinatu, eraiki eta probatuko dituena. Soluzio horiek eraginkortasunez eta segurtasunez lan egingo dute manufaktura industrialeko enpresetan dauden langileekin batera. 36 hilabete iraungo dituen proiektuaren aurrekontua, guztira, 6,9 milioi eurokoa da; EBk finantzatuko du zati batean, Horizon 2020 Ikerketa eta Berrikuntzako Esparru Programa Europarraren bidez.
FourByThree egitasmoarekin, beraz, industrian erabiltzen diren robotek, doitasunaz eta eraginkortasunaz gain, segurtasuna eskain dezakete langilearen eta robotaren arteko elkarlana beharrezkoa denean, baita laneko eremua partekatzen dutenean ere. Hardware eta software berritzaileei esker, FourByThree-k proposatzen dituen soluzio robotikoak modularrak, seguruak, erabilgarriak eta eraginkorrak izango dira.
Proiektuaren 15 bazkideen artean daude Espainian, Alemanian, Italian, Finlandian, Holandan eta Erresuma Batuan kokatutako ikerketa-zentroak, oinarri industrial eta teknologikoko enpresak eta unibertsitate bat (King’s College London). 2015eko urtarrilaren erdialdera aldera abiaraziko da egitasmoa, Bruselan egingo den bilera ofizialean.
Euskadiren kasuan, lau enpresak parte hartzen dute FourByThree-n. Proiektuko aurrendari IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak bere ezagutza eskainiko du roboten programazio zein kontrolaren eta pertsona-robot arteko lankidetzaren alorretan. Bestalde, robotikan espezialista den Komat integrazioaz arduratuko da. Alfak hartuko du teknologia berriarekin gauzatuko diren lau esperientzia pilotuetako bat, eta bertako Precision Casting (APC) negozio-unitatean ezarriko da. Prosumerlab donostiarra, berriz, proiektua hedatzeaz arduratuko da.