175 gaztek hartuko dute parte aurten BTEKeko udako kanpamendu teknologikoetan

Bizkaia

  • Ekimen aitzindari hau, beste autonomi erkidego batzuk eta Euskadiko beste erakunde batzuk kopiatu dute, iazko arrakastaren ondoren.
  • Atzo hasi eta uztailaren 27rarte egingo diren kanpamenduak, uda garaian aisia eta ikasketa uztartzeko erdu berria dira. Gazteek, besteak beste, robot bat eraiki eta programatzen ikasiko dute, ekintzailetza, genetika eta magia tailerrak egitearekin batera.
  • Parkean dagoen BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroan egiten ari dira, gazteen artean teknologia sustatzera zuzendutako azpiegituran hain zuzen ere.

175 gaztek hartuko dute parte Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean atzo hasi ziren udako Kanpamendu Teknologikoetan, iaz ezarri zen Parkearen ekimen aitzindaria. Iazko arrakastari esker, eredu hau beste autonomia erkidego batzuetan, hala nola Katalunia eta Nafarroa, eta Euskadiko beste zentro batzuetan, hala nola Deustuko Unibertsitatea, Donostiako Axular ikastola eta Easo Politeknikoa edota Gasteizko Bihotz Sakratua ikastetxea ezarri dute. 8 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako kanpamendu hauen xedea da gazteak robotika eta teknologiara hurbiltzea, modu dibertigarri batetan, bokazio teknologikoak sustatzearekin batera.

Bizkaiko Parkeko udako kanpamendu teknologikoak BTEKen egiten ari dira, Teknologiaren Interpretazio zentroa, gazteengan teknologiarekiko jakinmina sortzea helburu duen azpiegitura; horretarako ikasleentzako bisitak antolatzen ditu eskola-urtean zehar. Bisita hauetan, ikasleek BTEKen modulu desberdinak ezagutzearekin batera, bioteknologia tailerrak egiteko aukera dute, DNA ateratzearen bidez Auzitegi-Medikuntza Unitatean eta Parkeko zuhaitz-espezieen identifikazio Unitatean esperimentuak egin ahal izango dituzte, injinieritza genetikoko teknikak erabiliz. Hau da, txikitatik teknologia berriak erabiltzera ohituta dauden gazteak erakartzen dituen aisialdi eta ikasketa eredu bat da.

Iaz egin ziren lehen kanpamendu teknologikoak BTEKen eta lortutako arrakasta ikusita aurten bigarren edizioa egitea erabaki zen, Strelia konpainiak antolatu eta BTEKen eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen partehartzearekin.

Teknologiaren Interpretazio Zentroaren helburu nagusia lortzeko urrats garrantzitsua ezarri dute udako kanpamendu teknologikoek; izan ere BTEKen xedea, bereziki gazteen artean kultura zientifiko-teknologikoa ezagutzera eman eta hedatzea baita, gazteak teknologiara hurbilduz.

Partekatu

Beste berri batzuk