2.000 enpresak zuzeneko informazioa jasoko dute ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 68 programei buruz

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Otsailaren 24, 25 eta 26an informazio-jardunaldi telematikoak egingo dira, enpresei laguntza-programen xehetasunak azaltzeko

430 milioi ETE-entzat, katalogo digitalean xehetasunez jarrai daitezkeenak

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiaraziko ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Hala, 2.000 enpresak zuzeneko informazioa jasoko dute programa horien edukiari, helburuei, gaiei, aurrekontuei eta epeei buruz.

Azken unera arte egongo da zabalik otsailaren 24, 25 eta 26ko jardunaldi telematikoetan izena emateko epea. Programen zuzeneko arduradunek jardunaldi horietan azalduko dute 2021ean 430 milioi eurotik gora inbertituko direla I+G+Bn, teknologietan, digitalizazioan, berrikuntzan, ekintzailetzan, garapen industrialean, nazioartekotzean, energia eraginkortasunean, energia berriztagarrietan eta ingurumenean, lehen sektorerako laguntzetan, elikadura-industrian eta jasangarritasunean.

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatzen ditu jardunaldi horiek, eta sozietate publiko guztiak elkarlanean ari dira (SPRI Taldea EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA), laguntzei buruzko informazioa Euskadiko enpresa guztietara irits dadin eta aukera izan dezaten laguntza horiek eskuratzeko.

Irakurtzen jarraitu

Partekatu

Beste berri batzuk