200 pertsona bildu dira Aisiateken “Jakintzaren bidea” ibilaldian
- Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen ibilaldia, urriaren 21ean egin da.
Urriaren 21ean, igandez, egin da Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen “Jakintzaren bidea” ibilaldia. Aurten bere 6.edizioa bete duen ibilaldiak ia 20 kilometroko luzera du, gutxi gora behera 4 ordu oinez; aurten, eguraldiak lagundu ez duen arren, 200 pertsona inguruk egin zuten ibilaldia.
Goizeko 09:30etan Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa-Erandio kanpuseko polikiroldegian hasi, Akarlanda parketik eta Berriaga menditik pasatu eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera, eraikin nagusiaren aurrean jarritako helmugara iritsi ziren partehartzaileak.