2014ko EQUIPA deialdiak 600.000€ko finantzazio-laguntza eman die Euskadiko Parke Teknologikoetako lau proiekturi
- Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Bikaintasunezko ikerketa zientifiko eta teknikoa sustatzeko Estatuko Programaren baitan kokatutako deialdiak Zientzia eta Teknologia Parkeetako I+G+b ekipamenduen erosketa, eguneraketa eta mantenua finantzatzen du.
Euskadiko Parke Teknologikoetako lau proiektuk 598.617,00 euroko laguntza jasoko dute beren finantziaziorako EQUIPA 20014ko deialdiaren bidez. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Bikaintasunezko ikerketa zientifiko eta teknikoa sustatzeko Estatuko Programaren baitan kokatutako deialdia da EQUIPA, Zientzia eta Teknologia Parkeetako I+G+b ekipamenduen erosketa, eguneraketa eta mantenua finantzatzeko laguntza ematen duena. Diruz laguntzen den ekipamenduak kalitatezko ikerketa zientifiko-teknologikora zuzenduta egon behar du, lehiakortasun maila altuko I+G enpresa jardueren garapena bultzatuko dueña.
2014ko EQUIPA deialdira zortzi egitasmo aurkeztu dituzte Euskadiko Parke Teknologikoetan kokatutako beste horrenbeste enpresek, hauetako erdiak izan dira laguntza jasotzeko onartuak. Hauek, urte beteko epea izango dute onartutako proiektuak garatzeko.