2022ko Berrikuntza Kasu Praktikoen Deialdia
Innobasquek 2022ko Berrikuntza Kasu Praktikoen Deialdia abiarazi du, proiektu berritzaileenak aurkeztu ahal izateko (berrikuntzak produktuan, prozesu-berrikuntzak, teknologikoak edo ez-teknologikoak, edo berrikuntzak negozio-ereduan). Ekimenaren helburua esperientzia berritzaileei ikusgarritasuna ematea eta erakundeei erreferentzia inspiratzaileak eskaintzea da.
Horretarako, bete ezazu hurrengo LINKean uztailaren 31 baino lehen aurkituko duzun formularioa, deialdiaren oinarrien arabera OINARRIAK, non informazio gehiago aurkituko duzuen.
Onartutako kasu praktikoak Innobasqueren Berrikuntza Mapako Berrikuntza Kasu Praktikoen Bankuan erakutsiko dira eta gainera kasurik adierazgarrienak azaroan aurkeztuko dira Global Innovation Day ekitaldian.