25 zientzilari eta ia 200 ikaslek hartu dute parte Bizitza Zientifikoen hirugarren jardunaldian

Gipuzkoa

  • Eureka! Zientzia Museoak antolatuta, azaroaren 11n egin zen topaketaren helburu nagusia, gazteengan zientziarako zaletasuna sortu eta interesa piztea da.

Bizitza Zientifikoen jardunaldiaren hirugarren edizioa egin du aurten Eureka! Zientzia Museoak. Azaroaren 11an egindako jardunaldian, 25 zientzilarik eta ia 200 ikaslek hartu zuten parte. Profesionalen eta ikasleen arteko topaketa zuzena den ekitaldi honen bidez, zientzia eta ikerketara benetako hurbilketa lortu nahi da, eta aldi berean, arlo honetan dauden aukera profesionalak erakutsi gazteei.

Zientzilariek mahai gainean jarri zituzten, zientziaren 13 arlotan egiten diren berariazko lanak, gai hauen inguruko galderei erantzun zieten eta gazteen zalantzak argitzen ahalegindu ziren, batez ere beren lehen erabaki garrantzitsua, alegia, behin batxillergoa bukatuta zein bidetik joko duten.

Bizitza Zientifikoen hirugarren edizioan parte-hartzeko izena eman zuten profesionalen artean 11 proiektu aurkeztu ziren, topaketaren lehen atalean bost minutuko aurkezpena egiteko. Honez gain, parte hartu zuten ikerlari guztiek, beren lana laburbiltzen zuen poster bana egin zuten eta museoko Da Vinci aretoan erakutsi zituzten ekitaldiaren bigarren atalean.

Ikasleei dagokienean, Gipuzkoako hamar ikastetxetako DBH 3 eta 4 mailatako eta Batxillergoko 198 ikasle izan ziren parte hartu zutenak, bere irakasleekin batera. Zientzilarien aurkezpenak entzun eta ikusteaz gain, beraiekin zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Astearen barruan kokatu da Bizitza Zientifikoen jardunaldia.

Partekatu

Beste berri batzuk