250 lagun inguruk hartu dute parte aurten JAKINTZAREN BIDEA ibilaldian
Euskal Herriko Unibertsitateko polikiroldegian hasi eta Bizkaiko Teknologi Parkeko eraikin nagusiaren aurrean bukatu zen JAKINTZAREN BIDEA ibilaldiak 250 pertsona inguru bildu zituen, joan den urriaren 17an. Aisiatekek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ibilbaldi honetako partehartzaileek 20 kilometro egin zituzten oinez, Akarlanda Parketik eta Berriaga menditik pasatuz. Hau izan da ibilaldiaren 4.edizioa.