3 milioitik gorako inbertsioa, bost eraikinetan klimatizazio-instalazioak berritzeko

Bizkaia

PCTB_klimatizazioaBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak bere bost eraikinetako klimatizazio-instalazioak berrituko ditu, hain zuzen ere 100, 205, 206, 207 eta 208 eraikinetakoak.

Berriztatze prozesuan, aire girotua eta berogailurako erabiltzen diren klimatizazio-ekipamendu zaharrak kendu eta ekipamendu berriak jarriko dira, gutxiago kutsatzen dutenak, energia eraginkortasun handiagoa dutenak eta kostu baxuagoa. Urtarrilaren amaieran hasiko da berriztatze prozesua eta 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango du.

Bizkaiko Parkeak 3,3 milioi euroko inbertsioa egingo du klimatizazio-instalazio hauek berriztatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk