3ren Arteko Elkarrizketak. Arabar enpresaburu aintzindariek erantzuten dute. Hurrengo topaketa maiatzarenren 6ren
Arabar enpresan esanguratsuak diren zenbait pertsona ospetsurekin lan-gosariak eta topaketak gauzatzeko programa
Arabar enpresetako zenbait aitzindari izango dira Hiruren arteko Elkarrizketetako protagonistak. Elkarrizketa horiek, Iresos-en aldian-aldian egingo diren zenbait topaketa izango dira, eta giro atseginean arabar enpresako pertsona esanguratsu batzuek euren ikuspuntuei buruz hitz egingo dute, moderatzaile baten laguntzarekin, enpresa- eta ekonomia-arloarekin lotutako zenbait gai interesgarriren inguruan.
Diskurtso formalik gabe, elkarrizketak, lan-gosariak izango dira
Giro atseginean, enpresa batzuetako hiru nagusik elkarrizketa ireki bat hasiko dute, eta enpresaren arlo estrategikoei buruzko alderdirik berritsuenen, enpresako talentuak duen boterearen, merkatu berrietara irteteko abenturaren, berrikuntzaren edo kanal berrien ezagutzaren inguruan arituko dira.
Halaber, zenbait gai giltzarriri erantzungo diete, ondokoei, besteak beste:
- Araba inbertitzeko probintzia erakargarria da?
- Gizarteak badaki zein diren gure enpresen arazoak?
- Nola gustatuko litzaiguke enpresako lan-harremanak izatea?
- Enplegua mantendu eta sortzeko gai izango gara?
- Ulertzeko negoziatu, edo negoziatzeko elkarri ulertu.
- Badago arrakasta-eredurik?
Elkarrizketa amaituta, bertaratuek eztabaida irekian parte hartu ahal izango dute.