5 milioi euro produktuak hobetzeko eta merkatua zabaltzeko berrikuntzak egiteko
Innobideak-ek lau laguntza ildo ditu: estrategiarako, proiektuak ezartzeko, gaikuntzarako eta pertsonen parte-hartzerako. Berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzen dute eta enpresa prestatzen dute, beste urrats bat emanez, SPRIren I+G-ko laguntzetara iristeko. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago 2015eko irailaren 30era arte.
Eusko Jaurlaritzaren Innobideak Estrategiaren helburua da, besteak beste, euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako, laguntza ematen die merkatua zabaltzeko eta produktua dibertsifikatzeko erabil daitezkeen berrikuntza ez-teknologikoak martxan jartzeko.
Innobideak izenburupean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lau laguntza-ildo eskaintzen ditu SPRIren bitartez, denak ere enpresa-jardueraren hainbat alderdiri erantzuten dietenak eta hobetu egiten direnak berrikuntza-jarduerei esker.