70etik gora hizlari bilduko ditu INTERGUNE+ topaketak, merkatu berriak, nazioartekotzeko giltzarriak eta euskal enpresentzako negozio aukerak aztertzeko

Bizkaia

Kuba, Namibia eta Cabo Verdeko Enbaxadoreak, Kanada, Mexico, Iran, Polonia eta Kolonbiako erakunde publiko zein pribatuetako kideak eta euskal enpresetako hainbat ordezkari izango dira Nazioartekotzearen hitzordu honetan.

Logo (300dpi)Nazioarteko gatazkek nazioartekotzean duten eragina, Juncker Plana, lankidetza teknologikorako laguntzak, atzerriko filialen kudeaketa edo eta nazioarteko kokapenaren giltzarriak izango dira mintzagai, besteak beste, merkatu berriek eskaintzen dituzten negozio-aukerekin batera. Bilera-eremuan, SPRIren kanpo-sareko ordezkariak eta nazioartekotzeko gainerako eragileak egongo dira, aldez aurretik hitzordua eskatu duten enpresekin batzartzeko. 28 erakusketarik hartuko dute parte, azaroaren 23 eta 24ean BECen egingo den INTERGUNE+ Nazioartekotzearen hitzorduan. Topaketara joan nahi dutenek, www.spri.eus web gunean egin behar dute izen-ematea.

Datorren azaroan Nazioartekotzearekin hitzordua izango dute euskal enpresek, INTERGUNE+ topaketan, hilaren 23 eta 24an Bilbao Exhibition Centerren bilduko baitira nazioartekotzearekin lotura duten Euskadiko erakundeak, eragileak eta enpresak, baita atzerritik etorritako hainbat ordezkari ere.

Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak egingo du topaketaren inaugurazioa eta ondoren, munduko egoera ekonomikoari buruzko mahai-inguruak emango dio hasiera INTERGUNE+en hitzaldi eta jardunaldi sortari. Txina, Brasil, Grezia, Ekialde Ertaina edo eta Kuba izango dituzte mintzagai eta aztergai, besteak beste Javier Ormazabal (Ormazabal-Velatia), Andres Arizkorreta (CAF) eta Anton Praderak (CIE Automotive).

 

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk