8. Bizitza Zientifikoen Topaketa

Gipuzkoa

Eureka! Zientzia Museoak berriro heldu dio 8. Bizitza Zientifikoak izeneko ekimenari, zientziaren esparruan lan egiten duten ikasle eta langileen arteko topaketari, alegia

IMG_3007DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago jarduera, eta ikasleen, irakasleen eta zientziarekin, teknologiarekin eta ikerketarekin zerikusia duten esparruetan lan egiten duten profesionalen arteko topaleku izatea du xede.Horrela, ikasleak sentsibilizatu nahi ditugu zientziara eta ikerketara benetan hurbilduta, ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia ikasleei azaldu nahi diegu, eta bokazio zientifikoak sustatu nahi ditugu.

Xede horrekin, ikasleek hitz egiteko eta zientziaren esparru guztiekin zerikusia duten profesionalei galderak egiteko eta iritziak trukatzeko gune bat sortu nahi da.Beraz, zientziarekin zerikusia duten ikasketak egin nahi dituzten ikasleek aukera izango dute lan-aukera zabal bat ezagutzeko eta zenbait ikasketaren inguruko edo horien arazoen inguruko galderak egiteko.

Informazioa eta izenemateak

Partekatu

Beste berri batzuk