800dik gora ETEk hobetuko dute beren lehiakortasuna “+Innova” txekeei esker

Bizkaia

 

Eusko Jaurlaritzak 3.387.000 euro inbertitu ditu SPRIren  –Euskadiko enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoaren– bidez, berrikuntzako etalehiakortasuneko exekuzio azkarreko eta inpaktu handiko ekintzak ezartzeko.

“Innova Txekeak” zerbitzuaren kostu garbiaren75%erainoko estaldura ematen du, 6.000 eurorainoko laguntzekin.

Europar Batzordearen gomendio bat da eta industriako edota eraldaketako, ekoizpeneko eta informazio- eta komunikazio-gizartearen eta handizkako merkataritzaren arloekin lotutako ETEei zuzentzen zaie.

 

 

EAEko 878 ETEk beren lehiakortasuna hobetzeko interesa agertu dute, 2.258 +Innova txeke eskatu baitizkiote Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari, SPRIren –Euskadiko enpresa sareari laguntzen dion Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoen multzoaren– bidez. 3.387.000 euroko inbertsioari esker, eta jarduera-metodologia eskainiko duten 187 aholkularitza homologaturen eta programaren lehen kudeaketa faseak bideratuko dituzten 30 bitarteko eragileren laguntzaz, euskal ETEek merkeago eta azkarrago lortuko dituzte zerbitzuak. Datorren ostiralean, irailaren 28an, eskaera guztiak baloratu dira, eta aurreikuspenen arabera, horietako asko onartuak izango omen dira.

 

Irailaren 7an bukatu zen “+Innova Txekea” eskatzeko epea. Programa honek laguntzak emango dizkie ETEei beren premien araberako berrikuntzako eta lehiakortasuneko exekuzio azkarreko eta inpaktu handiko ekintzak ezartzeko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez emango dituen txekeei esker. Eusko Jaurlaritzak zerbitzuaren kostu garbiaren %75eraino finantzatuko du, 2.000, 4.000 eta 6.000 euro bitarteko txekeak emanez berrikuntza eta eraldaketa lehiakorreko prozesuetan inplikatu behar duten eta prozesu horien bidez beren lehiakortasuna hobetuko duten enpresa txikiei.

Produktu eta zerbitzuak ezin hobeto egokitzen zaizkie industri arloko enpresa txikienen premiei –denek ere berritzeko beharra baitute- eta enpresa berrikuntzako alderdi guztiak estaltzen dituzte: berrikuntza ez teknologikoko konponbide aurreratuak (enpresen kudeaketa aurreratua, “branding”a, negozio eredu berriak, lankidetza, jabetza industriala, lehiaren zaintza eta berrikuntza erradikala), konponbide praktikoak eta ekintzara zuzendutako gogoetak (produktu eta prozesuen azterketak, finantza arloko gaikuntza hobetzea) eta bezero-hornitzaileekiko harremanaren garapena. “+Innova Txekearen” produktu eta zerbitzuek hasierako etapak estaltzen dituzte, enpresak berrikuntza prozesu sistematikoetarako prestatu daitezen, eta hala, denboran iraun dezaten.

 

Ekimen berritzaile eta aitzindaria

“+Innova Txekea” zuzentzen zaie industriako edota eraldaketako, ekoizpeneko eta produktu-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako ETEei, aurrekoekin lotura dutenei eta informazio- eta komunikazio-gizartearen eta handizkako merkataritzaren arloekin lotuta daudenei. Berrikuntza sustatzeko tresna berritzaile bat da, Europako Batzordearen azken gomendioak jarraitzen dituena.Europako Batzordeak mota honetako instrumentuak sartu nahi ditu hainbat helbururekin. Batetik, enpresen berrikuntza eskaera sustatzea eta indartzea lortu nahi du; enpresak gehien komeni zaion produktu edo zerbitzua baino ez du aukeratuko, bere negozioaren baldintzen arabera, eta gero “+Innova Txekea” eskatuko du. Bestetik, tramite administratiboak murriztu eta proiektuak gauzatu daitezen bideratu nahi da; eskatzaileari gutxieneko dokumentazioa eskatuko zaio exijitutako baldintzak betetzen dituela bermatzeko eta, azkenik, zerbitzu aurreratuen sektorea indartzeko.

Kapital soziala aprobetxatzea

Programaren eraginkortasuna handitzeko eta enpresa guztietara iristeko bidea errazteko, SPRIk sare batean bildu ditu enpresa jarduera sustatzen duten bitarteko eragileak eta tokiko agentziak, programaren kudeaketan lagundu dezaten. Eragile horiek esperientziaren eta gaitasunaren arabera hautatu dira, eta hala, zerbitzua erkidego osora iritsiko dela bermatu da. SPRIren leihatila funtzioak beteko dituzte, enpresei tratu hurbila, malgua eta pertsonalizatua eskainiz. Eragileak InnovaNet Sareko kide dira.

 

Zerbitzua eskatu duten enpresek gehienez ere bi hilabete izango dute produktuak eta zerbitzuak ezartzeko.

 

Etengabe hobetzeko prozesuan murgildurik, SPRIk bitarteko eragile horiekin lankidetzan  monitorizatuko ditu enpresek programaren bidez eskuratutako emaitzak eta datu horiek hartuko dira oinarritzat katalogoa eta “+Innova Txekea” programa eguneratu eta hobetzeko, zeina aurrera jarraitzeko eta berrikuntza sustatzeko euskal sistemaren erreferente izateko sortu baita.

Partekatu

Beste berri batzuk