9 GJH Arabako enpresentzako Berrikuntza Iraunkorreko Aukerak jardunaldia

Albisteak, Araba, Konpromisoa

 

2030erako Garapen Iraunkorraren aldeko Arabako Aliantzak (AADS), Arabako Parke Teknologikoko kide denak, Arabako enpresa-sareari zuzendutako jardunaldi bat antolatu du maiatzaren 6an.

Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantzaren sorrera bultzatu zuen Arabako Foru Aldundiak 2018an. Aipatutako Aliantzaren helburua da lurraldeko eragile ugariek garapen jasangarriaren alde eta jasangarrirako egiten duten lana eta konpromisoa aitortzea eta ikusgai bihurtzea eta inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egin ahal izateko ahaleginak bateratzea.

Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako 2030 Aliantza eraikitzearen helburuak honako hauek dira:

  • Lurraldean eragile ugariek duten konpromisoa aitortzea.
  • Garapen jasangarriaren alde eta jasangarrirako egiten duten lanari ikusgarritasuna ematea.
  • Eta inor atzean utzi gabe lurralde gisa aurrera egiteko ahaleginak bateratzea.

Horretarako, maiatzaren 6an, 12:00etatik 13:30era, online egingo da Arabako enpresei zuzendutako GJH 9 Berrikuntza Jasangarriko Aukeren Jardunaldia.

Jardunaldia Arabako ahaldun nagusiak, Ramiro Gonzalezek, irekiko du eta Itziar Epalzak, Arabako Teknologia Parkeen Sareko zuzendari nagusiak hartuko du parte. Bera arduratuko da “Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantza GJH 9 talde eragilea” aurkezteaz. Ondoren, “Berrikuntza jasangarriko programak eta arrakasta-kasuak” aurkeztuko dute eta, jardunaldia amaitzeko, Arabako Foru Aldundiak bultzatutako berrikuntza jasangarrirako neurri laguntzaileen berri emango dute.

Izena emateko, egin klik hemen

Partekatu

Beste berri batzuk