Abenduak 9, osteguna. Basque Health Cluster Eguna

Albisteak, Bizkaia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Osasun sailburu Gotzone Sagardui izango dira Industria eta Osasunari buruzko elkarrizketaren protagonistak

Basque Health Clusterrek lehendabiziko aldiz emango du Jose Miguel Azkoitia saria, Euskadin Bio-Osasunaren sektorea aktibatzeko ahalegin eta esfortzu gehien eskaini zuen eragileetako bat izan zena gogoan

Datorren abenduaren 9an Basque Health Cluster Eguna egingo da; hitzorduaren lehenengo edizioa izango da, eta biozientzien eta osasunaren euskal klusterrak sektoreko enpresa eta erakundeentzako erreferentziazko urteko hitzordu bat ezarri nahi du.

Ekitaldian izango dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Osasun sailburu Gotzone Sagardui, eta Industria eta Osasunari buruzko elkarrizketa bateko protagonistak izango dira, Klusterraren lehendakari Mikel Alvarezekin batera.

Lehenengo edizioa Getxoko (Bizkaia) portuko Olatua terminalean egingo da, eta Basque Health Clusterrek lehendabiziko aldiz emango du Jose Miguel Azkoitia Saria, Euskadin Bio-Osasunaren sektorea aktibatzeko ahalegin eta esfortzu gehien eskaini zuen eragileetako bat izan zena gogoan. Sariarekin, Klusterrak sektorea sustatzeko diharduten edo horren garapenean eragin positiboa izan duten pertsonak edo erakundeak nabarmendu nahi ditu.

BASQUE HEALTH CLUSTER

Basque Haelt Culter, bere egoitza BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEAN delakoan kokatzen dena, biozientzien eta osasunaren sektoreko elkartea da. Bere helburu nagusia enpresa elkartuen interes komunak koordinatzea, ordezkatzea, kudeatzea, sustatzea eta defendatzea da. Basque Health Cluster sendotu egin da, eta bikaintasuneko kluster-erakundea bihurtu da. Erakunde horrek modu eraginkor eta iraunkorrean ordezkatzen eta sustatzen du Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektorearen garapena eta nazioarteko posizionamendua.

Informazio gehiagorako: 609472934/654410111 conchi@crcomunicacion.com/sandra@crcomunicacion.com

Partekatu

Beste berri batzuk