Addimenek, sektore petrokimikora bideratutako korrosioa jasaten duten materialen diseinuan dihardu
Fabrikazio gehigarrian espezializatutako Addimen konpainiak, petrokimika eta petrolio- industriara bideratzeko helburuarekin, korrosioarekiko erresistentzia maila handiak dituzten eta teknologikoki aurreratuak diren material berriak garatzean dihardu.
“Petrolio-industriarentzako eta petrokimikentzako korrosioa jasaten duen material bat garatzen ari gara” adierazi du konpainiako kudeatzaile Joseba Sagarnak.
Adituak azaldu duenez, proiektuaren zailtasuna, fabrikazio gehigarrian erabiltzen diren materialak atomizatu beharrean datza hau da, hauts bihurtzean, bere hitzetan, eginbehar “oso garestia”.
Fabrikazio Gehigarria, laser teknologia bitartez lotzen diren hauts materialezko geruza mikrometrikoen gainjartzetik aurrera, geometria pieza konplexuak sortzea ahalbidetzen duen teknika da. Fabrikazio metodo honek, metodo tradizionalen bitartez ezinezkoak diren piezak manufakturatzeko aukera du abantaila nagusitzat, moldeak, tresneria edo beste erremintak erabili behar gabe.
Teknika hauetan espezializatutako enpresek aurre egin behar dioten zailtasun handiena hauxe da: egun eskura dituzten atomizatu daitezkeen material kopurua mugatua da.