Administrazio Publikoen erronka berriak Q-epea Kongresuaren hurrengo edizioan

Bizkaia

ImprimirMaiatzaren 22an eta 23an, kudeaketa-arlo honetako erreferentziazko profesionalek esparru publikoko erronka horiek aise gainditzeko gakoak eskainiko dituzte.

Hizlarien artean egongo dira, besteak beste, Enric Bias (Fturlaben zuzendaria-UA), Luis Petrikorena (Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren zuzendaria), Domingo García-Maza (Jaume I. Unibertsitateko Filosofia eta Soziologia departamentuko zuzendaria) eta Koldobike Uriarte (Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza-proiektuen arduraduna), eta beren esperientziak partekatuko dituzte, gainerakoek ikas dezagun.

Urratsak ematea, politika berriak kudeatzea, berritzea, horiek dira kongresuak proposatuko dituen gure ingurunea hobetzeko gakoak, erronka berriak gainditzeko.

Administrazio publikoen kudeaketa-bikaintasunari buruzko Q-epea kongresuaren V. edizioa Gasteizko Villasuso jauregian egingo da. Aurreratutako inskripzioa egiteko epea, dagoeneko irekita dago: qepea.net/congreso/eusk            

270 parte-hartzaile baino gehiago

Aurreko edizioaren balorazio oso positiboa egin zuten 270 parte-hartzaile baino gehiagoek. Estatu osoko erakunde publiko eta pribatuak elkartu ziren Q-epean: Udalak, Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, enpresa publikoak, aholkularitzak, hezkuntzako profesionalak, etab.

Esperientziak partekatzea, praktika onenari saria

Kongresua aukera praktiko ona da erreferentziazko profesionalekin eta beste erakunde batzuetako profesionalekin esperientziak partekatzeko, hala nola haiengandik ikasteko.

Izan ere, erakundeek beren esperientziak eta arrakasta-kasuak aurkezten dituzte. Jardunbide egokien Sariak 3 onenak hautatzen ditu. Onenak Q-epea saria jasotzen du, urtez urte garrantzitsuagoa bihurtzen ari den saria dena.

«Beti uste izan dugu esperientziak, partekatuz gero, errealagoak direla, handiagoak direla. Q-epea kongresuaren formatua eskuragarria eta oso baliotsua da pentsamolde hori dugun pertsonentzat; alegia, gure ezagutza areagotzeko eta aplikatzeko joera irmoa dugunentzat». Jesus Maria Larrañaga Garitano, Osakidetza, Bilboko eskualdea, 2012ko Q-epea Praktika Onenari sariaren irabazlea.

Partekatu

Beste berri batzuk