AECIDen webgunea berritu du Ibermáticak, lankidetza-agentziaren 25. urteurrenean

Gipuzkoa

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren (AECID) 25. urteurrena dela-eta, Ibermáticak erakundearen web-atari berria garatu eta ezarri du. Interfaze berriarekin jarduera instituzionalen kanpo-komunikazioa hobetu nahi da, baita kooperazio espainiarra kudeatzen duen eta pobreziaren aurkako borrokara zein giza-garapen iraunkorrera zuzenduta dagoen organo nagusiaren ikusgaitasuna maximizatu ere. Horretarako, 2.0 elementuak jasotzen dituen eremu ireki eta parte-hartzailea konfiguratu da.

IbermáticaAECIDek 25 urte bete dituela ospatzeko, bere kanpo-komunikazioaren eraginkortasuna eta gardentasuna hobetzen dituzten jarduerak gauzatzea erabaki du. Bide horretan, Kanpo Arazoetako Ministerioaren menpeko erakundearen puntu estrategikoetako bat izan da bere web-ataria migratzea; ondorioz, 2.0 ataria sortu da, Interneteko erabiltzaile gehiago erakarri ez ezik, sare sozialetan duen presentzia ere areagotzeko. Helburu hori lortze aldera, lankidetza-agentziak Ibermáticari esleitu dizkio ataria garatzeko lanak.

 

Atariaren interfaze grafiko berriari esker, erabiltzaileek errazago nabigatu ahalko dute, intuitiboa eta erabilerraza baita. Gainera, 2.0 berezko elementuak biltzen dituenez, herritarren partaidetza bereziki bultzatuko da. Hala, edukiak hedatzeko aukera anitz izango dituzte bisitariek, bestea beste, gomendio- eta bidalketa-botoiak edo RSS zerbitzua, informazioa eguneratzen doan heinean alertak jasotzeko. Twitter, Facebook edo Youtube sare sozialen bidez zabalduko da ataria.

 

25 urte baino gehiago pobreziaren aurka

Mende laurdena dihardu AECIDk txirotasunari aurre egiten garapen bidean dauden herrialdeetan, eta espainiarren elkartasuna bideratzea du zeregin. Urteurrenaren harira, askotariko ekintzak gauzatu dira lankidetzaren arloko hainbat eragile espainiarrekin elkarlanean. Azken hamarkadetan, Espainiak giza-garapen iraunkorraren alde egindako lana gizarteratzea izan da jardueron asmoa.

Partekatu

Beste berri batzuk