Aernnovak Airbusek Frantziako Tolosan duen muntaketako amaierako lineari entregatu dio Fin Insert, Euskadiko multinazionalak BELUGA XL garraiorako hegazkin berrirako fabrikatu duen lehen multzoa
Airbus A300-600ST-ren egungo flota handitzen ari da bost BelugaXL hegazkin berriren garapenarekin eta produkzioarekin (erabilera askoko A330 produktuen lineatik eratorrita daude), A350 XWB modelo berriaren fabrikazio-gaitasunaren eta produkzio arloko beste igoera batzuei aurre egin ahal izateko.
Fin Insert izango da muntaketako amaierako lineari entregatzen zaion laneko lehen paketea; ondorioz, proiektu hori garatzeko lanean, mugarri berria ekarri du.
Aernnovak oinarrizko piezen fabrikazioa enpresaren kokaleku ugarietan egiten du (Gasteiz, Tarazona, Toledo eta Cadiz), eta aeroegituren muntaketa osoa Berantevillako (Araba) lantegian.